Akordioa gertu ikusten du Greziak, eta urruti besteek
Ostiralaz geroztik negoziatzen aritu dira Grezia eta Europako Batasuneko erakundeak, Atenasko gobernuak gero eta premia handiagoarekin behar duen dirua jasotzeko baldintzak betetzen ote diren erabakitzeko. Elkarrizketen inguruan oso interpretazio desberdinak egin dituzte bi aldeek. Baikor azaldu zen atzo Greziako Gobernua, Dimitris Mardas Finantza ministrordearen arabera, posible baita gaur bertan akordioa egitea, Euroaren Lan Taldeak egingo duen telekonferentzian. Madrasek ziurtatu zuen EBko bazkideek dagoeneko badituztela bigarren erreskatearen azken zatiaren truke Atenasek indarrean jarri nahi dituen erreformak. Zerrenda zehatz hori ez dela existitzen diote, berriz, EBko ordezkariek, Ā«proposamen zehaztugabeakĀ» baizik ez daudela, eta gaur ez dela akordiorik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu