EEE Energiaren Euskal Erakundearen arabera, Euskal Herrian ere handitu egin da aire girotuaren eskaintza. Hainbat izan daitezke arrazoiak. Batetik, etxebizitza ikasteko edo lanerako espazio bihurtu da pertsona askorentzat, eta tenperaturaren kontrola izan nahi dute horretarako. Bestetik, Euskal Herrira ere iritsi dira tenperatura altuak, eta, arazo larriagoak saihesteko, etxebizitza hoztea erabakitzen dute.
Hala ere, Energia Erakundeak ohartarazi du garrantzitsua dela tenperatura 25-26 gradutan mantentzea, energia kontsumoa txikitzeko. Hortik behera, graduko %8 bat areagotzen da kontsumoa. Horregatik, aparaturik eraginkorrenak instalatzea gomendatzen dute, etiketa energetikoari erreparatuz eta profesionalen aholkuak entzunez.
Instalazioari dagokionez,aire girotua ezin da etxebizitza guztietan jarri. Udalek arau batzuk dituzte, herrietan airearen kalitatea eta zarata kontrolatzeko. Horrez gain, gehien instalatzen diren sistemak bero ponpa aerotermikoetan oinarritutakoak izaten dira.
Etorkizunari begira, EEEk uste du bero ponpak ondo egokitzen direla etxebizitza eraikinen legediari. Etxebizitza berriek isolamendu termiko hobea izan behardute, eta energia berriztagarriekin, eskaintza energetikoa asko murriztuko da. Bero ponpek hiru funtzio izan ditzakete: airea hoztea, berotzea eta ura berotzea.
Aire girotuaren egoera Euskal Herriko etxeetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu