Air Franceren erreskatea baimendu dute

2021eko apirilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BRUSELA. Frantziako Gobernuak 4.000 milioi euro sartuko ditu Air France-KLM hegazkin konpainian, eta konpainiaren %30 arteko parte hartzea eskuratuko du, Europako Batzordeak operazio hori baimendu ondoren. Margrethe Vestager Batzordeko lehendakariordeak esan du laguntza horrek zenbait baldintzarekin iritsiko dela, besteak beste Frantziako Estatuak jaso dezan jaso beharreko ordaina negozioaren irabazietatik, eta lehiakideak ez oztopatzeko. Esaterako, Air France-KLMk aireratzeko eta lurreratzeko hemezortzi baimen eman beharko dizkie lehiakideei, Parisko Orly aireportuan. Hemezortzi slot horiek, Air Francek Orlyn dituenaren %4 baizik ez dira. Koronabirusak eragindako egoera dela eta, erreskate operazio zehatzak baimentzen ari da EB.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.