Ahate hiltze bat eragotzi du ELBk, Ilharreko etxalde batean

150 pertsona elkartu dira laborari sindikatuaren deiari erantzunez, administrazioko teknikariei buru egitera

ELBren protesta, Ilharren (Nafarroa Beherea). GUILLAUME FAUVEAU.
2022ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
ILHARRE. ELB sindikatuak deituta, 150 lagun inguru bildu ziren atzo, arratsaldean, Ilharreko (Nafarroa Beherea) Bidarteberria etxaldean, bertako ahateak hiltzea oztopatzeko. 16:00 aldera iritsi ziren Pirinio Atlantikoetako administrazioko teknikariak, baina herritarrek ez zieten utzi etxaldera hurbiltzen. Tentsio momentu batzuen ondotik gibel egitea erabaki zuten. «Gizarteak oztopatu du ahateen hiltzea, eta ELB sindikatu azkar batek», adierazi zuenJulen Perez ELB sindikatuko laborariak.

Duela hiru aste agertu zen hegazti gripea Gabadin (Nafarroa Beherea), eta, Frantziako Estatuak finkatutako neurrien arabera, hiru kilometroko perimetroan diren ahate guziak hil behar dituzte. ELB sindikatuak behin baino gehiagotan salatu du hiltze prebentiboen «zentzugabekeria», eta sail industrialaren eta Frantziako Estatuko zerbitzuen erantzukizuna azpimarratu izan du. Otsailaren 5ean mila pertsonak manifestazioa egin zuten Donapaleun (Nafarroa Behera) hazkuntza txikiei babesa erakusteko.

1.200 ahate dituzte Bidarteberria etxaldean: horietako 800ekin etxaldeko gastuak ordaintzen dituzte, eta gainerako 400 ahateekin lortzen dituzte irabaziak. Oraintxe, 200 ahate gelditzen zaizkie urteko produkzioa bukatzeko; martxo erdirako hilko dituzte. Patrick Dagorret ELBko kideak azaldu duenez, administrazioak hilen balitu, laborariek ez lukete irabazirik izanen. «Ahateak ez dira kutsatuak, ez dute sintomarik; beraz, ez da arriskurik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.