Agurainen 50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute

Cañaveras Solar enpresarena da egitasmoa, eta 30,9 megawatteko potentzia izango luke. 30 eguneko epea izango da alegazioak aurkezteko.

Ekian parke fotovoltaikoa, Erriberabeitian.
Ekian parke fotovoltaikoa, Erriberabeitian. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Gorka Berasategi Otamendi.
2025eko apirilaren 7a
13:35
Entzun 00:00:0000:00:00

FV Ubalza II izeneko zentral fotovoltaikoa eraikitzeko proiektua aurkeztu du Cañaveras Solar enpresak Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu duenez, egitasmoak aurreikusten du 48.960 eguzki plaka eraikitzea Araban, Aguraingo lurretan.

Azpiegiturak 30,9 megawatteko potentzia izango luke, eta lau kilometro pasatxoko tentsio ertaineko linea baten bidez konektatuko litzateke Donemiliagako subestaziora, Irurita-Gaunako eremu bat zeharkatuta. Proiektuaren aurrekontua hamabost milioi eurokoa da.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak martxoaren 27an sinatutako iragarkian, jasoa dago enpresak aurkeztuak dituela eskaerak proiektuaren aurretiazko administrazio baimena, eraikuntza baimena eta ingurumen eraginaren adierazpena eskuratzeko.

Iragarpenarekin batera, 30 eguneko epea ireki da proiektuari alegazioak aurkezteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.