Aernnovari buruzko bilera ostiralean

2016ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
TRWk ohorea kendu aurretik, Aernnovarena izan da azkenaldiko erregulazio espediente gogorrena. Berantevillan (Araba) 133 langile kalera botatzeko asmoa azaldu zuen euskal enpresa horrek, baina azkenean atzera egin zuen, langileak ez ezik, Eusko Jaurlaritza bera oso aurka jarri zitzaiola ikusita. Ezohiko adierazpen batean, Aernnovaren «xantaia» salatzera heldu zen Arantza Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburua.

Berantevillako lantegiaren geroa, ordea, kolokan jarraitzen du, zuzendaritzak lehiakortasun arazoak dituela ziurtatzen baitu. Fabrikaren etorkizunaz hitz egiteko bilera dute etzi Iñaki Lopez Gandasegi Aernnovako presidenteak eta langile batzordeak. Gandasegik «plan garrantzitsu bat» aurkeztu ahal duela iradoki du Jaurlaritzak. Lantegiaren geroa «lan baldintzen okertze handi baten bizkar» ez egiteko eskatuko dute sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.