Aernnovako 55 kaleratzeak berretsi dituzte

2022ko martxoaren 31
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espainiako Auzitegi Gorenak ez du onartu Aernnovak Berantevillan (Araba) duen plantako langile batzordeak—ELA, LAB eta USO— zuzendaritzak eginiko lan erregulazioaren aurka jarritako helegitea. EAEko Auzitegi Nagusiak iazko apirilean ontzat eman zuen 55 kaleratze eragin zituen prozesua, eta Gorenak ebazpen hori berretsi du. Erabaki honekin auzibidea amaitu da.

Aernnovako langileen borrokak hamasei hilabete iraun du, baina azkenean epaileek arrazoia eman diote enpresari. EAEko Auzitegi Nagusiaren tesiak ontzat eman ditu Gorenak; kaleratzeak eragin zituen arazoak «egiturazkoak» direla berretsi du, eta COVID-19aren krisiaren aurretik hasi zirela.

Gorenaren bigarren ebazpena da aeronautika sektoreko euskal enpresa batek eginiko erregulazio baten inguruan. Aurrekoan, otsailean, PCB-ITP Aeroko kaleratzeak baliogabeak eta legez kanpokoak zirela berretsi zuen. Orduko hartan, baina, bigarren mailako arrazoi batean oinarritu zuen ebazpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.