ADIren bigarren datu zentroa Arrasateko Garaian egongo da

ADI datu zentroen proiektuak bazkide gehiago izango ditu. Kutxabank, Iberdrola, Mondragon eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak gehituko zaizkie aurretik zeudenei, hau da, Eusko Jaurlaritzari, Tekneiri, Dominioni, Euskalteli eta Gerteki.

ADI, GARAIA
Garaia teknologia parkean ezarriko den datu zentroaren irudikapena. BERRIA
Irune Lasa.
2024ko abenduaren 17a
10:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Arrasateko Garaia teknologia parkean egingo zaio abegi ADI Data Center Euskadiren bigarren datu zentroari. Hala jakinarazi zuten atzo proiektuaren arduradunek, eta, horrez gain, azaldu dute bazkide gehiago batu direla datu zentroen proiektura.

Eusko Jaurlaritza, Teknei, Dominion, Euskaltel eta Gertek hasieratik izan dira ADI Data Center Euskadiren bazkideak, eta orain, kapital handitze baten bidez, beste akziodun sendo batzuk batuko zaizkie: Kutxabank, Iberdrola, Mondragon eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak.

ADIren datu zentroetan lehena eraikitzen ari dira, Abanton, Bizkaian, Meatzaldeko teknologia parkean. Bi megawatteko kapazitatea izango du, eta, eraikitze lanak nahiko aurreratuta daudenez gero, datorren urteko lehen hiruhilekoan jarriko da martxan.

«Lurraldea beharrezko azpiegituraz hornitzea» da ADI Atlantic Data Infrastructure proiektuaren helburua, «enpresak eta erakundeek azpiegitura teknologiko egokiak eskura izatea, teknologia berriekin loturiko estrategia onenak erabateko segurtasun bermez garatu ahal izateko, noiz-eta trantsizio digitala berebizikoa den honetan negozio esparru askotan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.