MADRIL. Gaur beste bilera bat egingo dute ABEE enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteen gaineko araudia berritzeko. Epea amaitzen ari da, orain indarrean dauden arauak irailaren 30 artekoak direlako. «Negoziazioak ez dira ados jarri arte geratuko», agindu zuen atzo Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroak.
Halaber, Diazek esan du erregulazioei buruzko araudi desberdinak izan daitezkeela. Hala, COVID-19aren berragerpenari lotutako ABEEk ez dute eperik izango. «Ez du zentzurik larrialdi bati epeak jartzeak», azaldu du.
Erregulazio horiek EBren Sure programaren diruarekin finantzatu nahi ditu Espainiako Gobernuak. 100.000 milioi euro dira, eta «aktibatzeko prest» dagoela esan du EBk.
ABEEtan araudi desberdinak izango dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu