GASTEIZ. EAEko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak ABEE batean dauden langileentzako osagarriaren hirugarren luzapena adostu du, beste lau akordiorekin batera. Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek hitzartu dute luzapena. ELAk eta LABek ez dute parte hartzen mahai sozial horretan, eta, hortaz, mahaiak ez du gehiago talde sindikal baten babesik. Mahaiko parte hartzaileek, ordea, foroaren baliogarritasuna nabarmendu dute «langileen eta gizartearen zerbitzuaren alde».
LAB sindikatuak esan du eragile sozialen mahaia «marketinga baizik» ez dela, eta CCOOk eta UGTk beren burua «saldu» dutela, «argazkian ateratzeko». Sindikatu abertzalearen esanetan, «patronalari bidea errazteko helburua dauka» mahaiak, eta Jaurlaritzaren politikak «justifikatzekoa».
ABEEen osagarriaren beste luzapen bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu