LANDABENEN EGINDAKO AUTOAK
1965ean Authi izenarekin Landabenen (Iruñea) auto fabrika ireki zutenetik, zortzi milioi ibilgailu atera dira handik. Zortzi milioigarrena Volkswagen Polo urdin bat izan da, eta Frantziarako bidea hartu du. Landabenen egindako autoetatik, 7,5 milioi izan dira Poloak, eta halakoak izango dira aterako diren hurrengoak ere, modelo berria ez baita 2018ra arte iritsiko. Polo berria, berriz, uztailean hasiko dira egiten, eta, irailean, saltzen.
8.000.000
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu