BANKUEK SAREB-EN INBERTITUKOAN GAL DEZAKETEN ZATIA
Garesti aterako zaie bankuei Sareb Espainiako banku txarrean inbertitu izana. Expansión egunkariak kaleratu duenez, Sarebek kalkulatu du inbertsioaren %73 galduko dutela bankuek: 4.800 milioi jarri zituzten, eta 1.296 milioi berreskura ditzakete. Kutxabankek 128 milioi euro jarri zituenez, ia ehun milioi gal ditzake. BBVAk uko egin zion parte hartzeari. Bankuek etxegintzan egindako inbertsio ustelak bildu ziren banku txarrean.
%73
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu