69 udalek onartu dute 1.080 euroko gutxieneko pentsioren aldeko mozioa

Pentsiodunen mugimenduak sei urte daramatza borrokan, eta iragarri dute hala jarraituko dutela.

(ID_17047216355035) Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua alderdi ederren
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua
asier gonzalez de san pedro
2024ko urtarrilaren 8a
15:30
Entzun

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iragarri du 69 udalek 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren aldeko mozioa onartu dutela; hemezortzi udalek atzera bota dute mozioa, eta bostek oraindik ez dute bozketarik egin.

Gogorarazi dute beste 150 udalerri ingurutan aurkeztu dutela mozioa, eta espero dute horietatik ehun inguruk haien proposamena onartzea.

Pentsiodunen mugimenduak sei urte daramatza «pentsio duinen» alde borrokan, eta azaldu dute gaur zortzi —urteurrenaren eguna— mobilizazioak eta ekitaldiak egingo dituztela. Egindako borrokaz «harro» egon behar dutela aldarrikatu dute, eta jakinarazi dute «pentsio publiko eta duin batzuen» alde borrokan jarraituko dutela, baita «osasun arreta eta arreta soziosanitario publiko eta kalitatezko baten» alde ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.