55 urteko langile bat hil da Abandoko tren geltokian

Kafetegiko kristalak garbitzen ari zela erori da. Amilduta aurten hil den hamargarren langilea da, eta 81.a azken hamar urteetan.

Abandoko tren geltokiaren irudi panoramikoa. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Abandoko tren geltokiaren irudi panoramikoa. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2024ko azaroaren 11
18:10
Entzun

55 urteko langile autonomo bat hil da gaur goizean Bilboko Abandoko tren geltokian. Cafe Bar La Parada bertako kafetegiko kristalak garbitzen ari zela hil da, hiru bat metrotik erorita. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, azpikontrata batentzat ziharduen, eta, eraikin publikoa izan arren, ez zituen betetzen erorikoak eragozteko oinarrizko prebentzio neurriak.

Sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lanean hildako 53. langilea da, eta erorita hildako hamargarrena. Azken hamar urteetan 81 langile hil dira erorikoen ondorioz, hildako guztien %12,5. Bere salaketan, LABek nabarmendu du garbiketaren sektorean bereziki lazgarria dela oinarrizko segurtasun neurrien gabezia.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.