Lan istripuak

42 urteko langile bat hil da Irunberrin, aldamio batetik erorita

Larrialdi zerbitzukoak langilea suspertzen saiatu ziren, baina bertan hil zen. Ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da Foruzaingoa.

Lan heriotza bat salatzeko elkarretaratzea, iaz, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Lan heriotza bat salatzeko elkarretaratzea, iaz, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2024ko irailaren 17a
07:20
Entzun

42 urteko langile iruindar bat hil zen atzo arratsaldean Irunberrin (Nafarroa), aldamio batetik erorita. Hirugarren solairutik erori zen, eta bertan zendu.

Larrialdi zerbitzuek 18:16an jaso zuten deia, eta Zangozako medikuen talde bat, anbulantzia bat, helikoptero bat eta Foruzaingoaren patruila bat bertaratu ziren, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Langilea suspertzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin. Hilotza Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eramango dute, autopsia egiteko. Ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da Foruzaingoa.

LAB sindikatuaren arabera, aurten berrogei langile hil dira Euskal Herrian lanean ari zirela; 41.a da atzo hildakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.