42 urteko gizon bat hil da Arriben, lan istripuz

Zortzi metrotik erori da, Orella auzoko etxe batean lanean ari zela.

Lan istripua gertatu da Arriben
Arribeko etxe horretan izan da istripua. NAFARROAKO GOBERNUA
joxerra senar
2024ko urtarrilaren 15a
15:05
Entzun

Nafarroako 112 larrialdi zerbitzuek istripu baten berri izan dute 09:02an. 42 urteko gizon bat zortzi metrotik erori da, Arribe herriko etxe batean lanean ari zela. Guardian zegoen medikua eta SOS Deiak-en anbulantzia joan dira. Suspertzen ahalegindu dira, baina ezin izan dute, eta bertan zendu da.

Iruñeko polizia etxeko foruzainak joan dira Arribera, eta bere gain hartu dute ezbeharraren ikerketa. Hilotza Iruñeko Auzitegi Medikuntzako Nafarroako institutura eraman dute.

LABek salatu du aurten dagoeneko lau langile hil direla beharrean ari zirela, Euskal Herrian. Gainera, langile bat larri dago Aginagako Viuda e Hijos de Jeronimo Izagirre enpresan eta itsaski haztegian iragan astean izandako istripu baten ondorioz.

Gaurko heriotza eta egoera hori salatzeko, elkarretaratzera deitu dute LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta CGT sindikatuek, etzi 12:00etarako, Nafarroako Gobernuaren egoitza nagusian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.