3.000 ardi eta arkume hil dira Artaxoan (Nafarroa), SAT Gen-Ovi enpresaren etxalde batean gaur goizean izan den sute batean. Beste 1.500 salbatu ahal izan dituzte. Assaf eta Lacaune arrazakoak ziren abereak. Arraza horiek esne asko ematen dute, eta ikuiluan egoten dira.
Lasto multzo handiak zeuden etxaldean, eta horrek sua azkar hedarazi du. Guardia Zibilak eta Tafallako suhitzaileak joan dira sutera. Oraindik ez dakite zerk eragin duen sutea, eta Guardia Zibilaren menpe geratu da ikerketa.