LEZO. Atzo 26 urteko gizon bat hil zen lanean ari zela, Lezon (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez. Lezoko Ipintza industrialdean ari zen lanean behargina, Kuluxka enpresan, eta gurpil pneumatiko bat lehertu zitzaion, LAB sindikatuaren arabera. Ertzaintzak atzo 11:45ean jaso zuen deia, esanez istripu hilgarri bat gertatu zela.
LABek azaldu duenez, langilea Kuluxka konpainian lanean ari bazen ere, berez egoitza Kordoban (Espainia) daukan Recacor enpresarentzat egiten zuen lan. Sindikatuak, hain zuzen ere, salatu du azpikontratazioak eta prekaritateak heriotza eragiten dutela, eta gogora ekarri du urtea hasi zenetik Euskal Herrian 30 pertsona hil direla lanean ari ziren bitartean.
26 urteko langile bat hil da, gurpil bat lehertuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu