BILBO. LABek deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Bizkaiko Aldundiaren egoitzan. Horren bitartez eskatu nahi zuten joan den azaroan kalean geratutako 25 garbitzaile berriro lanean jartzeko. Sindikatuak azaldu duenez, hilabete horretan aldaketa bat izan zen aldundiaren zentroen garbiketa zerbitzua ematen duen enpresan, Garbialditik Optima Facility Services-era. Enpresa horrek kalean utzi zituen 25 langile, «subrogaziorako baldintza guztiak betetzen bazituzten ere».
Langile horiek hilabeteak zeramatzaten errefortzu gisa lanean, aldundiaren bulego eta eraikinetako garbiketa eta desinfekzio lanetan. Gehienek, gainera, hainbat urte zeramatzaten zentro horietan lanean, ordezkapenak egiten.
Auzitegiek bidegabetzat jo dituzte kaleratzeak, baina, aldi berean, Optima enpresari aukera eman diote erabakitzeko langileak berriro lanean hartuko dituen edo kalte ordaina ordainduko dien, eta enpresa ordaintzearen aldeko hautua egiten ari da. LAB haserre azaldu da: «Hau da, Bizkaiko Foru Aldundiak garbiketa zerbitzua emateagatik ordaintzen dion diru publikoa erabiltzen ari da kaleratzeak finantzatzeko; bidegabeko kaleratzeak finantzatzeko, hain zuzen. Zergadunon dirua enplegua kentzeko erabiltzen ari da».
25 garbitzaile berriro hartzeko eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu