ekonoMIA

24 urteko langile bat hil da Garesen, lan istripu batean

Tegasa enpresan izan du ezbeharra, 13:30ak aldera. Garabi neumatiko batean harrapatuta geratu da.

2010eko maiatzaren 4a
17:51
Entzun
Langile bat hil da gaur 13:30ak aldera Garesen, Gruas Tegasa enpresan garabi neumatiko batean lan istripua izanda. Harrapatuta geratu da. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetako kideek lortu dute behargina garabitik ateratzea, baina zendu egin da.

24 urte zeuzkan eta gizonezkoa zen -J.G.Z.-.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 25. langilea da gaurkoa. Iaz hala 80 lagun zendu zirela dio LABek. 2008an 112, 2007an 125.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.