2,4 milioi elikadura falta eta pobrezia energetikorako

2023ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Urteko lehen erdian, Jaurlaritzak 2.353.670 euro bideratu ditu Hitzartuz egitasmoaren bidez, elikadura eskasia eta pobrezia energetikoa jasaten duten familiak laguntzeko. Baliteke, baina, emandako laguntzak motz geratu izana, Gizarte Politiketako Sailak 2021ean eginiko azterketa aintzat hartuz gero. Urte hartan 72.660 familia identifikatu zituzten pobrezia energetikoa zutenak, hau da, 160.000 pertsona inguru. Aurten soilik 1.364 familiak jaso dituzte pobrezia energetikoari aurre egiteko laguntzak, eta 465.000 euro banatu dira. Elikadurarako, berriz, 7.440 laguntza eman dituzte: 1.888.670 euro. Gurutze Gorriaren bitartez banatu dira laguntza horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.