203,6 milioiko isuna jarri die CNMCk sei eraikuntza enpresari

25 urtetan eskaintza publikoetako lehia manipulatzeagatik zigortu ditu batzordeak. Etorkizuneko kontratu publikoetan parte hartzeko betoa jarri nahi die enpresei.

Behargin batzuk, eraikuntza lanetan. GORKA RUBIO / FOKU
Julen Otaegi Leonet.
2022ko uztailaren 7a
17:42
Entzun

CNMC Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak 203,6 milioi euroko isuna jarri die sei eraikuntza enpresari, 25 urtetan eskaintza publikoetako lehia manipulatzea egotzita. Egun arte jarritako isunik handiena du batzordeak. Hain zuzen, zigortutako enpresak Acciona, Dragados, FCC, Ferrovial, OHLA eta Sacyr dira.

Batzordeak jakinarazi duenez, 1992-2017 artean astean behin elkartzen ziren enpresok. Bilkura horietan, argitaratu berri ziren eskaintza publikoez eztabaidatzen zuten, baita erabaki ere zeinetara aurkeztuko ziren elkarrekin. Besteak beste, ospitaleen, aireportuen, portuen eta errepideen eraikuntzetan izan dute eragina manipulazioek.

Batzordeak eskatu du zigortu dituen enpresei aurrerantzeko kontratu publikoetan parte hartzeko betoa jartzeko, arau hauste larriak egin dituztela argudiatuz. Horretarako, baina, epaia irmoa izan behar da. Bien bitartean, enpresa batzuk Espainiako Auzitegi Nazionalean helegitea jarriko dutela adierazi dute.

200 milioi eurotik gorako isuna sei enpresen artean banatuko dute: Acciona (29,4 milioi), Dragados (57,1 milioi), FCC (40,4 milioi), Ferrovial (38,5 milioi), OHLA (21,5 milioi), eta Sacyr (16,7 milioi).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.