Energia

2023an gasa eta argindarra %15 garestituko dira Iparraldean

Frantziako Gobernuaren esku hartzerik gabe %120 emendatuko liratekeela azaldu du Elisabeth Borne lehen ministroak.

Aurten %4 garestitu da argindarra Iparraldean; %15 izango da 2023an. VICTOR LERENA / EFE
Iker Aranburu.
2022ko irailaren 14a
19:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantziako Gobernuak jada argitu du zer egingo duen datorren urtean energiaren fakturekin. Aurten %4ko igoera izan ondoren, gasa %15 garestituko da urtarrilaren 1ean, eta argindarraren prezioak beste horrenbeste egingo du gora otsailaren 1ean.

Elisabeth Borne lehen ministroak azaldu duenez, 16.000 milioi euroko kostua izango dute muga horiek Frantziako Estatuarentzat, bere gain hartuko baitu energiaren benetako kostuaren eta herritarrek eta enpresa txikiek ordainduko dutenaren arteko aldea. «Gobernuaren esku hartzerik gabe, tarifak %120 emendatuko ziren», ziurtatu du Bornek.

Gainera, urtea amaitu bitartean, 100 edo 200 euroko laguntza zuzen bat jasoko dute hamar familiatik lauk, errentarik apalenekoek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.