1996ko zerga pizgarriak legez kanpokoak direla berretsi dute auzitegiek

2004ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek legea hautsi zutela, 1996an, Sozietateen gaineko Zerga murriztu zutenean. Opor Fiskal Txikiak deitutakoen bidez, Enpresak finkatu eta lehen lau urteetan, hurrenez hurren, %99ko, %75eko, %50eko eta %25eko kenkariak eskaini zizkieten aldundiek. Logroñoko Merkataritza Ganberak jarri zuen salaketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.