EAE-KO BILKETA IGO DENA
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bilketa metatua abuztura arte %1,37 hazi da. 10.320 milioi euro bildu dituzte hiru lurraldeetako ogasunek, eta iazko abuztura arte 10.180 milioi izan ziren. Bizkaiko Ogasunak 5.106 milioi euro jaso ditu urteko lehen zortzi hilabeteetan, iaz baino %1,9 gehiago; emaitza uztailekoa baino pixka bat kaxkarragoa da, orduan %2,4 ari baitzen handitzen bilketa. Gipuzkoan, berriz, hobera egin du bilketak: uztailean %0,1 hazi zen, eta abuztuan jada %0,4ra igo da hobekuntza (3.078 milioi bildu ditu). Edonola ere, hura da helburua betetzeko urrutien dagoen ogasuna. Araban, berriz, %1,4 hazi da bildutako zergen kopurua, eta jadanik 1.494 milioi daude ogasunaren kutxan. Iazko urrian egindako kalkuluak betetzen badira, hiru ogasunek %1,9 gehiago jaso beharko dute aurten. Uztailera arte, %1,7 gehiago ari ziren biltzen, eta abuztua ariketan sartu ondoren, %1,37koa da igoera.
%1,37
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu