DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat jo du langileak beren enpresen jabe egiteko emandako laguntzen balantzea. Jabier Larrañaga Ogasun diputatuak azaldutakoaren arabera, aldundiak ematen dituen zerga pizgarriak baliatu dituzte 1.159 langilek. Guztira, 16,5 milioi euro inbertitu dituzte, 232 enpresatan.
Larrañagak nabarmendu duenez, urtetik urtera arrakasta handiagoa izan du laguntzak: 2016. urtean 147 lagunek baliatu zuten, 2017an 212 izan ziren, 2018an 380 eta 2019an, azkenik, 420. Alde handiz, gizonezkoek jaso dituzte laguntza gehien(869), emakumeentzat laguntzak handiagoak izan arren (2.000 euro, gehienez).
«2016an egin genuen diagnosia eta apustua zuzenak izan zirela esan dezakegu; estrategia honek nabarmen indartu du langileen partaidetzaren aldeko estrategia, eta, ondorioz, gure enpresak, gure ekonomia eta, hedapenez, gure lurraldea», esan zuen Larrañagak.
Langileei enpresen kapitalean sartzen laguntzea konpainia horiek sustraitzeko eta erabaki gunea Gipuzkoan mantentzeko balio duela azaldu zuen diputatuak, baina baita langileak proiektuarekiko konpromisoa handitzeko ere.
1.159 langilek partaidetzak erosi dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu