100

Solaris autobus bat. ESCARGO FOTO.
2022ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
CAF-EN NORVEGIAKO KONTRATUA, MILIOITAN
Urteko lehen kontratu mamitsua, ehun milioi eurorena, Norvegian lortu du CAFek. Solaris filial poloniarraren eskutik, Urbino modeloko 183 autobus elektriko artikulatu egingo ditu Oslorako. Solarisentzat beste bi kontratu txikiago sinatu ditu CAFek: hidrogeno bidezko bost autobus Villach hirirako (Austria), eta 50 trolebus Milanerako (Italia).
Alsazia. CAFek ekainaren 1ean itxiko du Alstomekin Reichshoffen (Alsazia, Frantzia) herriko plantaren erosketa, 75 milioi euroren truke. Lantegi horretako lan baldintzak gutxienez bi urtez ez aldatzeko konpromisoa hitzartu du CGT, FO eta CGC sindikatuekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.