Itsasoarekiko eta familiarekiko zuen begirune eta maitasun amaigabeak bere artelan txikietan islatzen zuen. Autodidakta, bere tailatzeko labana txikiarekin eta bere etxeko gela batean sortzen joan zen tailer txiki batean, hango ohola, hango mahaia, ezer ez erosia, dena eskuz egina.
Beste batzuek hondamena edo zaborra ikusten zuten hartan, Pacok artea ikusi eta artea bihurtzen zuen.