Musika

Natsumi Kuboyama

Natsumi Kuboyama
Gipuzkoa Donostia / Viktoria Eugenia antzokia
2025eko otsailaren 4a
19:30
Aita Donostia, G. Enescu, F. Chopin, M.Ravel-en obrakNatsumi Kuboyama piano-jotzaile japoniarraren errezitalean, Chopinen lirismoak eta Enescuren sakontasunak euskal konpositoreen musika-aberastasunarekin bat egingo dute. Programak kulturen eta garaien arteko loturak esploratzen ditu eta, eskaintzen digun soinu-esperientzian, musika erromantikoaren dotorezia eta euskal sustrai folklorikoak antzemango ditugu, nazioarteko arima duen piano-jotzaile baten sentsibilitatearen eta maisutasunaren bidez.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.