Dantza
"Mosaikoa"
Malandain Ballet Biarritz
Mosaikoa izenburuko ikuskizun hau konposizio koreografiko bat da. Haren ornamentu-motiboak, askotarikoak eta aberatsak, Biarritzeko Malandain Balletaren errepertoriotik hartuak dira. Garai desberdinetan eta forma eta tonu aldakorretan oinarrituta, Mozart, Saint-Saëns, Chopin, Tchaikovsky eta abar elkarrekin lotu eta Made in Dance moduko izenburuak nabarmenduko dira, askotariko inflexio eta mugimenduen bidez sentimendu mota oro adierazten dituztenak. Amaitzeko, Ravelen Bolero obraren intentsitatearekin bat egindako giza mosaiko baten apoteosia izango dugu.Egitaraua:Mozart à 2 (zatia), 1997Le Cid (zatia), 1999Solo, 2023Une Dernière chanson (zatia), 2012Nocturnes (zatia), 2014Les Saisons (zatia), 2023La Mort du cygne, 2002Magifique (zatia), 2009Boléro, 2001Koreografia: Thierry Malandain. Dekoratua, jantziak: Jorge Gallardo. Argiztapen diseinua: Christian Grossard. Jantzien egitea: Véronique Murat, Charlotte Margnoux. Bazkide: Delta Danse.Informazio gehiago: Malandain Ballet Biarritz