Ikus-entzunezkoak

Laburbira 2025eko film laburren emanaldia

Laburbira 2025eko film laburren emanaldia
Gipuzkoa Lazkao / Areria kultur gunea
2025eko martxoaren 25a
21:00
Laburbira 2025 zirkuituaren barruan.2025eko LABURBIRA, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, martxoaren 7tik apirilaren 11ra egingo da.Martxoaren 6an Donostiako San Telmo Museoan egingo den aurrestreinaldiarekin hasiko du bere ibilbidea 2025eko LABURBIRAk, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak. Aurrestreinaldia PRIMERAN plataformak eta TAUPA mugimenduak antolatu dute elkarlanean, SAN TELMOmuseoaren laguntzarekin. Ondoren, eta apirilaren 11a bitartean, Euskal Herri osoko 50 herritan ikusi ahal izango da aurtengo bilduma. Aurtengo ediziora 35 lan aurkeztu dira eta horietarik, 8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 97 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak.Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:Honako hauek dira Laburbira 2025eko lanak:PROSOPAGNOSIA (Ekain Martinez)PLAZER BAT (Sonia Estévez)BETIKO GAUA (Eneko Sagardoy)EUROPA (Ekain Irigoien)PENTSATZEN DUT (Karmele Mitxelena)HOR KONPON (Jone Arriola)GOODBAY KEPLER (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto)UTLANDSK (Alba Lozano)Laburbira 2025: ikusi hemen egutegia2 helburu nagusi ditu LABURBIRAK: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik. 20 urteotan bide arrakastatsua egin du LABURBIRAK: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du.   
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.