Musika

L’Atelier Lyrique de Nanterre abesbatza

L’Atelier Lyrique de Nanterre abesbatza
Gipuzkoa Azpeitia / Loiolako santutegia
2024ko abuztuaren 31
20:00
Frantziako L’Atelier Lyrique de Nanterre gambara koruak XX. mendeko Requiem nagusienetako bat eskainiko du: Maurice Duruflé konpositore frantsesaren Réquiem-a. 1947an, bigarren mundo guerra ostean eskeini zion munduari Maurice Duruflé-k otoiz hunkigarri hau. Organu soil eta abesbatzarako bertsio honek, Duruflé-ren idazkeraren dotorezia, espresibitatea eta finezia "à la française" gregorianoren edertasunarekin paregabeki uztartzen ditu.  Zuzendaritza frantziar mezzosoprano eta biolin-jotzaile Saskia Salembier-en esku egongo da. Artista honek ondo ezagutzen ditu euskal lurrak, 2020an Ziortzako Kontzertuak jaialdian parte hartu izanagatik. Marc Meisel izango da organu jotzaile, Olivier Latry (Parisko Notre Dame-ko organu titular ohia) ospetsuarekin ikasia.L'Atelier Lyrique de Nanterre bigarren urtez jarraian da Gipuzkoan 2023an Loiolako Santutegian eta Azkoitian Liszt-en Via Crucis eskeini ondoren. Gipuzkoako organuekin erlazio berezia ari da garatzen gambara koru hau.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.