Musika

Jose Luis Etxetxipia eta Iosu Larumbe

Organo kontzertua

Jose Luis Etxetxipia eta Iosu Larumbe
Nafarroa Iru�ea / San Nikolas eliza
2024ko urriaren 18a
17:00
2024ko Organorako Musika Nafarroan Zikloaren barne."Zenbaterako eman dezakete hainbat neurritako soinu hodi batzuek? Nolakoa izan da ikerketa prozesu geldiezin hori, zeinak gidatu baitu azkeneko lau mendeetan organoak izan duen bilakaera? Nola azaldu duela 500 urteko teknologia batean oinarritutako musika eta ondarearekiko interesaren indarraldia eta gaurkotasuna?Iruñeko San Nikolas elizako eta Santo Domingo komentuko organoak gure organo zikloan izan ditugun tresna nagusietako bi dira, duela 30 urte baino gehiagotik erabiltzen baititugu kontzertuetarako, bisita gidatuetarako edo saio esperimentaletarako. Oraingo honetan, bakoitzari bi bisita egitea proposatzen dizuegu; bisita horietan, musikaren bidez azalduko ditugu organo horien ezaugarriak eta posibilitateak. Organorako idatzitako hainbat generotako piezak entzunen ditugu, musika tresna horiek duten garrantzia eta interesa hobeki ulertzeko musikaren beraren bidez; horretarako, garai desberdinetako zenbait autoreren lanak joko ditugu. Bi gidari izanen ditugu ibilbide horretan: Iosu Larumbe eta José Luis Echechipía, biak ere organistak eta Organoaren Lagunen Nafarroako Elkarteko kideak.Saio bakoitza bi bertsiotan egingo da: gaztelaniaz eta euskaraz."
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.