Erakusketak
"Ibilian jarraitzea"
Anton Hurtadoren pintura erakusketa
Margotzea. Geruza bat, eta beste bat, eta beste bat. Substratuak. Konposizioak. Errepikatzen diren patroiak. Bilaketa etengabea. Bilaketa sosegatua. Aurkituz edo okertuz bilatzea. Pilatuz bilatzea.Lurra, harriak, haizea, hostoak. Paisaiak. Haietan ibiltzea. Oinez ibiltzea. Behin eta berriz. Hainbat aldiz. Begiratzea, entzutea, usaintzea, ukitzea. Bideak, enkontruak, pausoak. Margotzea. Askotan, soilik egotea, besterik ez.Lasaitasuna, baretasuna, mugimendu arinak, keinu txikiak. Prozesuan dauden obrak, beren unearen zain. Denborari denbora ematea. Berriz ere bisitatutako paisaiak, oraingoan estudiotik.Atzera begiratzea. Hogei urte. Obrak mugitzea. Berraurkitzea. Berriz ere haiekin topo egitea, eta haiek gurekin, eta beren artean. Obrak erakustea, libre bizi daitezen. Bilatzen jarraitzeko. Ibilian jarraitzeko.