Musika

Goretti Eizagirre & Itziar Barredo

Goretti Eizagirre & Itziar Barredo
Gipuzkoa Zarautz / Santa Klara komentua
2024ko abuztuaren 31
20:00
Zarauzko 2024ko Udako Musikaldiaren barruan.Abuztuan ospatuko da 36. Udako Musikaldia Zarautzen, eta beste behin, zarauztarrok musika klasikoaz gozatzeko aukera aparta izango dugu Santa Klara elizan. Lau kontzertu izango dira abuztuan zehar, abuztuaren 2an, 23an, 30ean eta 31n eta ikus-entzuleei musika klasikoa bere zabaltasunean eskainiko diete.Musikaldiko kontzertuak Santa Klara komentuko elizan izango dira, 20:00etan, eta 200 pertsonentzako aforo mugatua izango dute.Aurtengo Musikaldiak izango du amaiera abuztuaren 31n Goretti Eizagirre soprano zarauztarraren aurkezpen kontzertuarekin.Goretti Eizaguirre 26 urteko soprano zarauztarrak zortzi urterekin hasi zuen bere karrera musikala Zarauzko Bilaun akademian. 2015etik aurrera, teknika bokala lantzen aritu da, Naroa Enekotegirekin. Musika ikasketak, besteak beste, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga musika ikastegian, Donostiako Orfeoian, M.A. Laborategian eta Madrilgo Katarina Gurska Goi Mailako Musika-Zentroan egin ditu.Itziar Barredo pianoan duela, Giulio Caccini, Tommaso Giordani, Vincenzo Bellini, Aita Donostia, José María Iparragirre, Pablo Sorozábal, Wolfgang Amadeus Mozart, eta Jacinto Guerreroren obrak kantatuko ditu.Egitaraua:1. ZATIAGiulio Caccini  (1551-1618)Amarilli mia bellaTommaso Giordani (1730-1806)Caro mio benVincenzo Bellini (1801-1835)Ma rendi pur contentoAita Donostia (1886-1956)OñazezJosé María Iparagirre (1820-1881)/Javier Bello-Portu (1920-2004)Hara nun diranPablo Sorozábal (1897-1988)Gure basetxe2. ZATIAWolfgang Amadeus Mozart (1756-1791)L’ho perduta (Barbarina) - Le Nozze di FigaroDeh vieni non tardar (Susana) - Le Nozze di FigaroVedrai carino (Zerlina) - Don GiovanniPablo Sorozábal (1897-1988)En un país de fábula (Marola) - La tabernera del puertoJacinto Guerrero (1895-1951)Si el mundo entero supiera - El canastillo de fresas
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.