Musika
ERROMINTXELAK + THE DONKEY RIDERS
ERROMINTXELAK2021ean Arrasaten sortutako swing taldea da. Taldekideak dira: Jon Garcia (ahotsa eta gitarra), Iñigo Zubizarreta (manouche gitarra), Aitor Moreno (kontrabaxua), Jokin Vitoria (washboard, bateria eta ahotsak) eta Andoni Aizpuru (saxo sopranoa). Aurretik proiektu ezberdinetan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskoletan zein kontserbatorioetan.Euskeraz abestuz eta instrumentu akustikoekin, ikuskizun paregabea eskaintzen dute. Swing eta gipsy musikaren ezaugarri dibertigarrietan oinarrituz, ikusleak dantzan jartzen dituzte.2023ko Abenduan, Esperoandeituriko beraien lehen singlea kaleratu dute, Kaki Arkarazorekin Garate Estudioetan grabatuta. Singlearekin batera, bigarren bideoklipa argitaratu dute. THE DONKEY RIDERSKonboa hurrengo hirukoteak osatzen du: Jon Aira (Errenteria) gitarran, Martí Elias (Bartzelona) baterian eta azkenik, Iker Piris (Tolosa) ahotsean eta gitarran.Gitarra zorrotz eta urratzaileak, antzinako ahots-armoniak, eta bateria-erritmo pisutsu eta beltzaranak; horiek dira THE DONKEY RIDERS taldearen soinua osatzen duten osagaiak. Hirukoteak, musika afroamerikarraren biderik benetakoena eta basatienaren aldeko apustua egiten du, modu lotsagabe eta berezian interpretatuz.The Donkey Riders taldearen errepertorioa kantu originalez eta generoaren moldaketez osatuta dago. Prest egon izerditu eta dardarkatzeko, hirukote honen gordintasun estilistikoak dezibelioz betetako begizta hipnotiko batean harrapatuko zaituzte.