Antzerkia

"Bisonte-Mastodontearen bila" eta "Txantreako konpartsa"

Ene Kantak

"Bisonte-Mastodontearen bila" eta "Txantreako konpartsa"
Araba Gasteiz / Mendizorrotza kiroldegia
2024ko abenduaren 26a
12:00
'Ene kantak' Txantreako kiliki eta erraldoien konpartsarekin batera itzuliko da Euskalduna Bilbaoko Auditoriumera abenduaren 23an saio bikoitz batekin, 12:00etan eta 16:00etan. Oraingo honetan, haurrentzako antzerki ikuskizunak denboran bidaia bat dakarkigu, historiaurrera itzuliko da 'Bisonte Mastodontearen bila' lanarekin, Nerea Urbizuk idatzitako izenburu bereko liburuan oinarritua dagoena. Idazle eta abeslari nafarra Gartxot Unsain aktore eta musikariarekin batera izango da antzezpen hau egingo duten artista taldean. Abestiak eta koreografiak dira abentura honen haria, eta proposamen eszenografikoak historiaurreko ingurune bat sortzen du Aralar mendilerroan, kobazulo harrigarri eta su handi bat agertokian, ilustrazio bizidunak proiektatuko dituen pantaila bat ere izango delarik.'Bisonte Mastodontearen bila' lanean, klan bat ehizara ateratzeko prest dago, aspalditik helburu duten harrapakin baten bila: Bisonte-mastodontea. Aire, Asto, Sator, Oki eta Axerik adi bidaiatzen dute beren ehizakiaren bila, baina garai honetan arriskuak edonon daude, eta ezin dute akatsik txikiena ere egin beraiek presa bihurtu ez daitezen.Fitxa artistikoa:Testuaren egilea: Alaitz Olaizola BordaMusikaren egilea: Nerea Urbizu RuizKoreografiaren egilea: Uxue Rodriguez Etayo, Irati Lizarraga OstaZuzendaria: Jaione Urtasun IzalIkuskizunaren iraupena: 75 minAntzezleak: Garazi San Martin Boj, Jon Zubiaga Barrena, Ainara Unanua Arizmendi, Irati Lizarraga Osta, Uxue Rodriguez Etayo
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.