Ikus-entzunezkoak

"Bidasoa 2018-2023"

"Bidasoa 2018-2023"
Gipuzkoa Pasaia / Pasai Antxoko Biteri plaza
2024ko irailaren 19a
21:30
2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.FitxaZuzendaria: Fermin MuguruzaGidoia: Fermin MuguruzaArgazkia: Asier GarciaMuntaketa: Asier GarciaMusika: Gloria MaurelSoinua: Victor SanchezIraupena: 71 minutuIturria: www.sansebastianfestival.comLABURREANEGILEAKFermin MuguruzaHIZKUNTZAEuskaraESTREINALDI-URTEA2023   
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.