Antzerkia

"Batetik bestera: kontzertua"

Benetan be konpainiaren haurrentzako ikuskizuna

"Batetik bestera: kontzertua"
Bizkaia Etxebarri / Bekosolo parkea
2024ko irailaren 19a
19:00
“Batetik Bestera: Kontzertua” haurrei eta familiei zuzendutako proposamen eszeniko-musikala da. Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen sorkuntza originala, euskara hutsean garatuko dena. Ikuskizunak migrazioen gainean hausnartzeko abiapuntu izan nahi du, txorien migrazioen bitartez. Abestiek gure ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jartzen dituzte. “Eki arrano arrantzalea (eta arrain arranozalea)”, “Ubarroiarena”, “Argi, mozoloa”, “Partekatu”… Guretik igarotzen diren txoriei eta euren ohiturei buruz arituko gara. Elkarrekin abestu dezagun!
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.