Antzerkia

"Artea"

Txalo konpainia

"Artea"
Gipuzkoa Lezo / Gezala auditoriuma
2025eko apirilaren 13a
19:30
Artea hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta.Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztuko da bat-batean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz.Fitxa artistikoa:Egilea: Yasmina RezaZuzendaria: Begoña Bilbao LejarzegiAntzezleak: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza, Asier Hormaza
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.