Antzerkia

'Art-Ilusio'

'Art-Ilusio'
Bizkaia Sopela / Iberrota Plaza
2024ko uztailaren 16a
12:30

target="_blank">2024ko Sopelako Karmenak jaien barruan.


Hainbat osagai, ardatz, uhal, palanka eta engranaje dituen makina handi bat irudika dezakegu. Itxura fantastikoko tramankulu bitxia da, baina ez dakigu zertarako balio duen. Hala ere, bi gauza hauteman ditzakegu, makinak bihotz baten taupaden erritmoan funtzionatzen duela dirudiela. Eta baita liburuez elikatzen dela ere...


Eta tramankulu horren ondoan Greta ikusten dugu, adineko emakume maitagarria, liburuz eta ipuinez osatutako liburutegi txikiaren inguruan atzera eta aurrera. Bere osasun egoera delikatua dela eta, Gretak Pina gaztearen,bere laguntzailearen, zaintza behar du. Pinak egunero Gretarenbihotza auskultatzen duenean, makina handia aktibatu egiten da eta bere taupaden erritmoan funtzionatzen hasten da. Tramankuluaren eta Gretaren bihotz hauskorraren arteko lotura bitxi horrek gailu mekanikoa barruan gertatzen denaren adierazpen magikoa dela pentsarazten digu. Eta Greta zaharrarekin gertatzen dena zera da, beti gainezka egiteko zorian dagoela... Neskato txiki bat bezala,ustekabekoa, bitxia, apetatsua, fantasiaz betea, zaurgarria...da.On Kixoteri bezala, berari erezentzuak huts egiten dio jada. Liburuen eta ipuinen irakurketa konpultsiboarengatik izango ote da bere kasuan ere? Gretarentzat, makinabere liburuen fantasia irudikatzeko erabiltzen duen jostailu handia da,eta Pina bere istorio eta pertsonaien artean korapilatzekoerabiltzen du... Makinak fantasiazko testuinguruak, agertokiak eta pertsonaiak sortzen ditu, Gretaren gustuaren arabera... Dantzaldiak printze urdinaren jauregian, baleontzi bat balea zuri handiaren bila, Kixote bat alegiazko erraldoiei aurre egiten, Frankensteinen gazteluak edo Cantervilleko mamuak, Mila eta bat gauetako lanpara zoragarriak, Txanogorritxoen atzetik dabiltzan otsoak edo munduan zeharreko bidaia fantastikoak. Horiek guztiak ondo pasatzeko eta jolasteko eszenatokiak dira. Greta zaharrarentzat liburu bat irekitzea bizitza ikustea delako, beste modu batean bada ere. Plazerra ematen dion modu batean.


>Art-Ilusio


Lan honetan liburu, objektu eta material sinpleekin jolasten dute, paperarekin edo kartoiarekin, adibidez, beste esanahi batzuk emateko eta irudimenez betetako egoera harrigarriak sortzeko. Eta, gainera, ikus-entzuleen parte-hartzea ere badute eszenen garapenean, umeenabatez ere. “Eszena-esperientzia” bat proposatuko dute.


Esaten da ipuin guztiek istorio bat kontatzen dutela beste bat aipatzeko. “Art-Ilusio” lanak bere pertsonaiekin eta bere makinarekin kontatzen duenak liburuak eta irakurtzeak irudikatzen duten horretan jartzen du arreta. M eta a hizkiak elkartuz ikasten da irakurtzen, eta horrela gainerako letrekin. Baita marrazki bati begira edo orri bat laztanduz, botoi bat sakatuz edo hari bati tiraka ere. Liburua entzunez, usainduz, haztatuz edo berarekin jolastuz irakurtzen da. Eta, jakina, antzerkia eginez. Zein ona litzatekeen haurtzarotik liburuarekin harreman fisikoa eta egunerokoa izatea, gure bizitzan txertatzeko.


>Fitxa teknikoa:


Zuzendaritza: Iñaki Eguiluz


Antzezleak: Fernando Barado, Maite Bayón, Itziar Fragua eta Paco Trujillo


Hizkuntza: Testurik gabe


Iraupena: 50 min.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.