Pilar Jauregik ondu du maketa erakusketa hau Francisco Justo Garciak egindako lanekin. Justo Garciak itsasoarekiko eta familiarekiko zuen begirune eta maitasun amaigabea bere artelan txikietan islatzen zuen. Autodidakta, bere zizelkatzeko labana txikiarekin etxeko gela batean sortzen joan zen tailer txiki bat: bertako ohola, bertako mahaia, ezer ez erosia, dena eskuz egina. Beste batzuek hondamena edo zaborra ikusten zuten hartan, Pacok artea ikusten zuen eta arte bihurtzen zuen.