Zer bisitatu Eureka! Zientzia Museoan
8 areto desberdinek osatzen dituzten erakusketa iraunkorra.
Animalia aretoa daukagu, publiko mota guztietara zuzendua eta gune honetan ekosistema desberdinak eta bertan bizi diren animalia ezberdinenak ezagutzeko prestatua.
Planetarium digitala ere badaukagu, askotariko karteldegia duena, familientzako eta astronomia zaleentzako modukoa eguzki-sisteman bidaiak egin ahal izango ditutu, eta kupula osoan ikusi.
Simulagailuak, 300m2-ko eremu ludikoa dugu, bisitaria sentsazioz beteriko mundu batera eramaten duena. Familia eta gazteentzako ezin hobea da. Gure eskaintzan: MAXFLIGHT hegaldi-kabina eta errealitate birtualeko azkenengo simulagailuak. Eta ez ahaztu gure errusiar mendian ibiltzea!
Jardueraz betetako programa
Gure udako agendan askotariko zientzia ikuskizunak, animazioak, Animaliarako bisita gidatuak eta planetarium digitaleko proiekzioak 4 hizkuntzetan eskaintzen ditugu.
Kokapena eta zerbitzuak
Eureka! Zientzia Museoa, Donostiako erdigunetik 15 minutura eta ingurune natural batean kokatzen da. Bere zerbitzuen artean jatetxea eta doako aparkalekua nabarmentzen dira. Gainera, gertu, hiriarekin lotzen dituzten autobusak daude L17, L28, L31 eta L35.
Eureka! Zientzia Museoa publiko guztiarentzat da (4 urtetik gorako haurrak). Gure eskaintzaren artean museorako sarrera, planetariumerako sarrera, konbinatua, Lego tailerrak eta simulagailuen sarrerak ditugu.
Kanpoko lorategietan Gipuzkoako ondare-eraikinei dagozkien maketa batzuk ikus daitezke, baita lorategi botaniko txiki bat ere. Horrez gain, haurrentzako parkea, kafetegia eta doako aparkalekua ditu.
Eureka! Zientzia Museoan familia edo lagun arteko plan batez goza dezakezu.
Museoak egunero irekitzen ditu ateak, 20:00ak arte.