Sibari Republic

Zahartzaroari aurre egiteko eragin bikoitzeko kremarik famatuena Gasteizkoa da

Sibari Republic markaren Day Defense kremak, eguzkitik babesteaz gain, zimurrak ere tratatzen ditu. %50eko deskontuarekin lor daiteke.

Sibari Republic
Sibari Republic kosmetika markak sortu duen Day Defense kremak, eguzkitik babesteaz gain, zimurrak ere tratatzen ditu. SIBARI REPUBLIC
2024ko uztailaren 27a
05:10
Entzun

Zahartzaroari aurre egiteko eragin bikoitzeko kremarik famatuena euskalduna da. Sibari Republic kosmetika markak sortu du. Day Defense du izena, eta, eguzkitik babesteaz gain, zimurrak ere tratatzen ditu, eta orain %50-ko deskontuarekin lortu ahal izango da bere webgunean (sibarirepublic.com) hiru egunez.

Askok diote eguzkitako krema zahartzaroa atzeratzen laguntzeko produkturik onena dela, eta ez, ez dabiltza oker. Eguzkia eta kanpo faktoreak pertsonen larruazalaren zahartzaroan %80aren eragileak dira. Hortaz, larruazal gazte eta osasuntsu bat edukitzea nahi izanez gero, beharrezkoa da urte guztian eguzkitako krema on bat erabiltzea. Horretarako, Sibari Republic kosmetika marka gasteiztarraren eguzki babeserako produktuak ez dauka parekorik: larruazala Lurrera heltzen diren lau erradiazio motetatik babesteaz gain, adinaren seinaleak tratatzen laguntzeko ahalmena duenez, Euskal Herriko produktu bilatuenetako bat bilakatu da.

Produktu hori erabiltzea oso erosoa da, aplikazio bakarrarekin bi produktu erabiliz lortuko litzatekeena lortzen laguntzen baitu. Gainera, eta BERRIArako esklusiboki, Sibari Republic markak kupoi berezi bat sortu du, uztailaren 27tik 29ra bitartean BERRIAren irakurleek %50eko deskontua lor dezaten markaren webguneko edozein produktutan. Erabili ahal izateko, erosketa amaitu baino lehen agertzen den kupoia sailean BERRIA50 idatzi beharko da. Produktu honen ohiko prezioa 70 eurokoa den arren, kupoi honi esker 35 euroren truke lor daiteke.

Gasteiztar zientzialarien talde batek produktu hori iragan urtean kaleratu zuenetik, ez diote saltzeari utzi. Jendea oso pozik dago produktu horrekin, eguneroko errutinan pauso bat aurrezteaz gain, larruazalaren babesa guztiz bermatzen duelako. Azaldu dutenez, merkatuko produktu guztiek ez dute produktu honek eskaintzen duen babes mota eskaintzen; Day Defense produktuak, denentzat ezagunak diren erradiazio ultramorea A eta B-az babesteaz gain, infragorri eta ikusgarria den argitik ere babesten du larruazala, eta hori plus bat da batez ere orain, udan, inoiz baino ordu gehiago pasatzen baita kalean.

Babesa eta zimurren aurkako tratamenduaz gain, momentuan larruazala lirainago eta osasuntsuago ikus dadin, argitasun efektu bat eskaintzen dio distirarik utzi gabe. Argi dago Day Defense produktuak eskaintzen dituen onura guztiak ezagututa, Sibari Republic kosmetika markak berriro lortuko duela bere produktuetako bat denek nahi duten krema bilakatzea. Are gehiago orain, 35 euroren truke lortzeko aukera eskaintzen duen honetan webgunean BERRIA50 kupoia aplikatuz.

Markaren arduradunak eta kosmetika eta dermo-farmazian aditua den Itziar Beitiak azaldu du produktu hori zergatik merkaturatu duten: «Eguzkiak gure larruazalean sortzen dituen kalteak ezagututa ere, oso jende gutxik aplikatzen du eguzki babesa egunero; horregatik erabaki genuen eragin bikoitzeko produktu hau sortzea. Jendeak nahiago du zimurrak tratatzen laguntzeko krema bat erabiltzea eguzkitako krema baino, baina bi produktuak dira esentzialak gazte eta osasuntsu egoteko; hortaz, biak batean konbinatzea erabaki genuen jendeak bat erabiltzearren besteari uko ez egiteko».

Sibari Republic
Sibari Republic kosmetika markaren produktuak oso estimatuak dira. SIBARI REPUBLIC

'Made in Euskadi'

Ziur Sibari Republic izena ezaguna egiten zaiola jendeari. Marka oso ezaguna bilakatu da Euskal Herria osoan bere Serum Origin famatuagatik. Produktu hori dendetan hainbat aldiz agortzeaz gain, bi urtez jarraian, Bilbon, Gasteizen nahiz Donostian jendeak produktu hori erosteko bi orduko ilarak ere egin izan ditu. Produktu horrek nahiz Sibari Republic markak bere webgunean eskaintzen dituen produktu guztiak izugarrizko arrakasta lortu dute, larruazalean duten eraginkortasunagatik. Gainera, eta zientzialariek osatutako talde bat izanik, garrantzi handia ematen diote, eraginkorrak izateaz gain, erabilerrazak diren produktuak sortzeagatik.

Sibari Republic-ek larruazala zaintzeko errutinarik onenak eta eraginkorrenak eskaintzeaz gain, hasieratik amaiera arte Euskal Herrian formulatu, sortu eta produzitutako kosmetikoak erosteko aukera ematen du. Zientzialariz osatutako kooperatiba horrek hamar urte baino gehiago daramatza arlo farma-sanitariorako produktuak sortzen herritarren osasuna zaintzen laguntzeko. Ezagutza horri guztiari eta inguruko zientzialarien talentuari esker, Euskal Herriko emakume zein gizonezkoak konkistatu dituzten Serum Origin eta Day Defense bezalako produktuak sortzeko gai izan dira, eta lanean jarraitzen dute bezeroei horrelako produktua eskaintzen jarraitzeko. Erabili BERRIA50 kodea sibarirepublic.com webgunean, eta lortu hemen sortutako produkturik eraginkorrenak erdi prezioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.