Eduki babestua

Mundu berri bat guztiontzat-3

Bizipozako elkarteen kantu eta bideoklipak

Mundu berri bat guztiontzat-3 proiektua. BIZIPOZA
2023ko urtarrilaren 25a
09:14
Entzun

Bizipoza elkartea, gaur egun 36 elkartek osatzen duten elkartea da eta guzti hauek izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak dira, hainbat eskubide bete gabe eta behar bereziak dituzten haur eta familiek osatutakoak.

Bizipozaren helburua hirukoitza da:

• Izaera bereziko gaiak azalaraztea, ume zein heldu euskararen bidez sentsibilizatuz.

• Errealitate horiek lantzen dituzten elkarteei laguntza afektiboa ez ezik, eguneroko lanerako dituzten premiei erantzuteko baliabide funtzionalak lortzeko laguntza eskaintzea.

• Gizartegintzan euskaraz eta bizipozez jardun nahi duten herritarrei auzolan egitasmo eraginkorra eskaintzea, boluntario sare bat osatuz.

Bizipozari buruzko informazioa www.bizipoza.eus webgunean eta Facebook, Instagram eta Twitterren aurki daiteke.

Mundu berri bat guztiontzat-3 proiektuak Bizipoza elkartea osatzen duten 11 elkarteren kantu eta bideoklipak jasotzen ditu, euskal sortzaileek eta elkarteek elkarlanean sortutakoak. Bertan, 12 abestiz eta 12 bideoklipez osatutako CDa eta DVDa aurki daitezke. Bizipoza Auzolan hamabigarren abestiak, sortzaileak eta elkarteak batzen ditu.

Honetaz gain, liburuxka formatuan eta elkarteen ilustrazio banarekin, bakoitzaren deskribapena, ipuintxoa eta abestiaren hitzak topa daitezke, baita sortzaileen eta elkarteetako kideen talde argazkiak ere.

11 elkartek egunerokoan lantzen dituzten gaiak eta haien errealitateari buruzko abestiak eta bideoklipak dira, elkarte bakoitzaren mezua musika, hitza eta irudiaren bidez gizarteratzeko helburu dutenak.

Fitxa teknikoa

• Kantuen konposizioa: Xabier Zabala eta Marea Urdina elkartea (Marea Urdina abestia).

• Hitzen egileak: Euskal Herriko 13 idazle eta bertsolari.

• Abeslariak: Euskal Herriko 22 abeslari.

• Musikariak:

L.M: Moreno Pirata: haize instrumentuak.

Igor Telletxea: bateria.

Ruben Caballero: gitarrak.

Ritxi Salaberria: baxua.

Kaabestri (Itziar Prieto, Igor Torre, Arkaitz Martinez, Yi-Weng Wang): hariak.

• Sarreraren testua: Leire Bilbao.

• Ilustrazioak: Eñaut Aiartzaguena.

• Argazkiak: Ibai Arrieta del Pico.

• Kantuen grabaketa: Elkar estudioa.

• Soinu teknikaria: Víctor Sánchez.

• Bideoklipak: Arena Comunicacion Audiovisual ekoiztetxea eta Cinemafilmak (Ikus dezadan bideoklipa).

• Zeinu hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua.

• Ekoizpena (2022): Bizipoza elkartea.

• Babesleak: Laboral Kutxa, Fagor, Danobatgroup, Irizar, Gipuzkoa Kutxa Solidarioa-Kutxa Fundazioa.

Abestiak eta bideoklipak

• Eredu bat (Agipase elkartea):

Musika: Xabier Zabala.

Hitzak: Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo.

Ahotsak: Joanes Echeveste, Danae Riaño, Maria Redondo eta Ander Lacalle.

• Elkarrekin jolasten (Pausoka elkartea):

Musika: Xabier Zabala.

Hitzak: Eli Pagola Apezetxea.

Ahotsak: Sergio (Patxuko) eta Ainhoa Larrañaga.

• Hegan (Juneren Hegoak elkartea):

Musika: Xabier Zabala.

Hitzak: Miren Artetxe Sarasola.

Ahotsak: Ines Osinaga Urizar eta Iñaki Etxezarraga Maiztegi Etxe.

• Elkarri (Ndank Ndank elkartea):

Musika: Xabier Zabala.

Hitzak: Odei Barroso Gomila.

Ahotsak: LaBasu eta Nico Sarrbojand.

Sereres hizkuntzako esaldiak: Mamadou Sarr eta Nico Sarrbojand.

Panderoa: Garikoitz Aranzabal.

Irrintzia: Mertxe Rodriguez Serrano.

• Bizitza arnasaldi (Arnasa elkartea):

Musika: Xabier Zabala.

Hitzak: Xabat Galletebeitia Abaroa.

Ahotsak: Olatz Salvador Zaldua eta Jon Basaguren Lauroba.

• Ikus dezadan (Naizen elkartea):

Musika: Xabier Zabala.

Hitzak: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena.

Ahotsak: Kai Nakai eta Iñigo Etxezarreta (ETS).

• Ume alaia (Ume Alaia elkartea):

Musika: Xabier Zabala.

Hitzak: Xabier Sukia.

Ahotsak: Esti Markez, Iñigo Goikoetxea eta Asier Gozategi.

• Zaldi zoroarena (Dravet elkartea):

Musika: Xabier Zabala.

Hitzak: Beñat Gaztelumendi Arandia.

Ahotsak: Nerea Urbizu Ruiz eta Gartxot Unsain Letona.

• (Min)bizi (Iñurri elkartea):

Musika: Xabier Zabala.

Hitzak: Oihana Iguaran Barandiaran.

Ahotsa: Idoia Asurmendi.

• Laku bat (Nuala elkartea):

Musika: Xabier Zabala.

Hitzak: Oihana Arana.

Ahotsa: Tomas Lizarazu (Bulego).

• Marea urdina (Marea Urdina elkartea):

Musika, hitzak eta ahotsak: Marea Urdina elkartea.

• Bizipoza auzolan (Bizipoza elkartea):

Musika: Xabier Zabala.

Hitzak: Igor Elortza Aranoa.

Ahotsak: Ines Osinaga Urizar, Iñaki Etxezarraga Maiztegi Etxe, Ainhoa Larrañaga, Sergio (Patxuko), La Basu, Nico Sarrbojand, Marea Urdina elkartea, Gartxot Unsain Letona, Nerea Urbizu Ruiz, Jon Basaguren Lauroba, Olatz Salvador Zaldua, Tomas Lizarazu (Bulego), Idoia Asurmendi, Iñigo Goikoetxea, Asier Gozategi, Esti Markez, Iñigo Etxezarreta (ETS), Kai Nakai, Joanes Echeveste, Danae Riaño, Maria Redondo eta Ander Lacalle.

Musika, Garate estudioan grabatua eta nahastua.

Soinu teknikaria: Kaki Arkarazo.

Informazio gehiago: 

www.bizipoza.eus 

tfnoa: 647 35 53 52

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.