Nekatur

Landa inguruneko euskal esperientzia bizitzeko ostatuak

Nekatur elkarteak nekazaritza turismo, landetxe eta landa apartamentu turistikoen aukera zabala eskaintzen du, erakargarria, iraunkorra, inklusiboa eta kalitate handikoa, landa inguruneko euskal esperientzia bizitzeko.

Nekatur
Nekatur elkarteak kalitate handiko landa ostatuen aukera zabala eskaintzen du. NEKATUR
2025eko apirilaren 22a
05:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Nekatur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazaritza turismo, landetxe eta landa apartamentu turistikoen %70 biltzen dituen elkartea da. 1991tik ari da landa ostatuekin lanean haren elkartekideen ikusgaitasuna handitzeko, sustapenean lanean, haien kostuak eta ahalegin-orduak murrizten, eskaintzen dizkieten tresna teknologikoen bitartez, hornitzaileekin lortzen dituzten akordioetan deskontuak lortzen, eta prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen.

Nekatur elkartearekin aritzen diren landa inguruneko ostatuak erabateko euskal esperientzia bizitzeko abiapuntua dira. «Nekaturren uste dugu bidaiatzeko modurik onena helmugako kulturan murgiltzea dela eta, horregatik, gure adiskidetasuna ez ezik, gure etxera eta Euskadiren bihotzera sartzeko giltza ere eskaintzen dizugu», Nekatur elkarteko arduradunen hitzetan.

Nekatur
Bi lagun, gosari eder bat egiten, egonaldi batean. NEKATUR

Estresa alde batera utzita, lasaitasunaz eta naturaz gozatzeko, eta euskal kulturarekin eta tradizioekin bat egiteko aukera ezin hobea da Nekatur elkartearekin aritzen diren nekazaritza turismo, landetxe eta landa apartamentu turistiko batean egonaldi bat egitea. Izan ere, hainbat ikerketak diotenez, naturarekiko harremana, gizarte lotura, osasuntsu jatea eta ondo lo egitea giltzarri dira osasunarentzako. «Landa ingurunean ez dago kutsadurarik, ez zaratarik, ezta jendetzarik ere. Gure ostatuetako atea irekitzen dugunean, zure senideekin konektatzera eta gure bizimodua partekatzera gonbidatzen zaitugu; gure ohiturak partekatzera, gure hizkuntza entzutera, gure sukaldaritza dastatzera eta benetako euskal abegikortasunaz gozatzera».

Dekalogoa kideak 3 2
Logela bikainak daude landa ostatuetan. NEKATUR

Turismo arduratsua

Nekatur elkartean turismo arduratsuaren alde egiten dute. Urte askoko ibilbidea dute, urtez urte urratsak egiten, bai ostatu elkartekide guztiei, eta bai ostatu hartzen dutenei zerbitzu hobea eskaintzeko. «Landa ostatuen elkarte arduratsua gara, Euskadin turismo jasangarria bultzatzeko, gure kultura ondarea, natura ingurunea eta landa bizimodua babesten ahalegin guztia egiten duen elkartea».

Horrela, landa esperientzia osoa eskaintzen diete bisitariei, «Euskadiko paisaiak eta kultura ezagutzera gonbidatuz eta, horrela, nekazaritza mundua eta landa turismo jasangarria eta inklusiboa indartzen lagunduz».

Izan are, landa-turismoaren eta nekazaritza munduaren etorkizuna iraunkorra eta inklusiboa izan behar duela argi dute, «horregatik elkarteko ostatuetan neurri jasangarri eta ziurtagiri desberdinak ezartzeko lan egiten dugu».

Nekatur
Emakume bat, lorezaintza lanetan, egonaldi batean. NEKATUR

Nekatur elkartearekin aritzen diren ostatuen jardunbide egoki iraunkorrak hauek dira: energia kontsumoa murriztu, ura aurreztu, hondakinak kudeatu eta gutxiagotu, ingurumena errespetatu eta zaindu, eta ekimen jasangarriak komunikatu.

Halaber, inklusibotasuna bultzatzen dute eta, horretarako, ostatuetan irisgarritasuna zaintzen dute, euskararen erabilera sustatzen dute eta aniztasunari ongietorria egiten diote. «Mundu osoko LGBTQ+ bidaiariei ongietorria egiten diegu, bisitatzen gaituztenean pertsona guztiak eroso egoteak duen garrantzia aitortuz. Balizko oztopo sozial eta psikologiko guztiak ezabatzen ahalegintzen gara, pertsonen erabateko partaidetza ahalbidetuko duten esperientziak eskaintzeko helburuarekin, pertsona horien adina, gaitasuna, nortasuna eta genero adierazpena, erlijioa edo sexu orientazioa edozein direla ere».

Esperientzia interesgarriak

Lo egiteko aukera eskaintzeaz gain, Nekatur elkartean ere badira landa inguruneari lotutako esperientzia interesgarriak eskaintzen dituzten ostatuak, tailerrak eta beste zenbait jarduera, naturarekin harreman zuzenean. Besteak beste, arlo hauetakoak: natura, ongizatea, nekazaritza, abeltzaintza, enologia, kirolak eta turismo aktiboa.

Nekatur
Hainbat ostatutan landa inguruneari loturiko esperientziak egin daitezke. NEKATUR

Azkenik, aipagarria da Nekatur elkartearekin aritzen diren landa ostatuek urtebetetzetarako, Gabonetarako edo egun berezietan esperientzia bat oparitzeko aukera eskaintzen diotela bezeroari Neka opari bonuen eta Neka txartelaren bitartez.

Nekatur

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.