ItsasmuseumekBilboko eta Bizkaiko itsas kulturarekin liluratzeko aukera paregabea eskaintzen du. Bilboko Itsasadarrean dago, hiriaren erdigunetik minutu gutxi batzuetara, Euskalduna ontziola zegoen tokian, itsasontziak eraikitzeko eta konpontzeko erabiltzen ziren 150 urte baino gehiagoko historia duten dikeak dituena.
Itsasmuseumera bisita bat egitea ezinbestekoa da itsasoa maite dutenentzat. Leku dinamiko bat da, eta bisitariak ezagutuko du Bilboko Itsasadarretik Bizkaiko Golkoraino zabaltzen den itsas unibertsoa, museoan dauden bildumen, erakusketen eta jende ororentzat antolatzen dituen jardueren bidez.
Bildumen barruan, aipagarriak dira dikeetan ikus daitezkeen itsasontziak: besteak beste, Portu gangila, Nuevo Anchustegui arrantzontzia eta Athletic gabarra. Halaber, museoaren aldameneko zelaigunean, itsas eraikuntzako eta Bilboko eta Bizkaiko itsas iraganeko elementu bereizgarri batzuk daude: besteak beste, Carola garabi ospetsua eta Bonben Etxea.
Familia osoak ederki pasatzen du Itsasmuseumen antolatzen diren jarduerekin. ITSASMUSEUM
Plan ederra familia osoarentzat
Familiek eta haurrek ederki pasatzen dute Itsasmuseumen antolatzen diren bisita gidatu interesgarriekin, haur tailerrekin, ikus-entzunezko interaktiboekin eta gela didaktikoarekin.
Erakusketa iraunkorrak Bilboko Itsasadarreko eta Bizkaiko Golkoko arrantza portuen, tradizioen, garapen industrialaren, itsas eraikuntzaren, itsasadarraren ingurumen-berreskuratzearen eta kirolen berri jakinarazten du. Halaber, Port Center egitasmoak Bilboko Portuko gaur egungo jarduera eta lanbideak ezagutarazten ditu, eta Erain proiektuak Bizkaiko itsasertzeko XX. mendeko zurgintza.
Horrez gain, aldi baterako bi erakusketa interesgarri zabalik egongo dira urriaren 30era arte: Surfing Euskadi eta Elkano. Nabigazioa eta zientzia.
Gainera, larunbatetan, Atyla itsasontzian egoteko aukera egongo da eta, asteburuetan, Carola garabia lanean ikus daiteke Carolaren Arima instalazio artistikoaren eskutik eta Escape Room Bilbao 1803 jokoaren bitartez bisitariek ongi pasatuko dute benetako gertaeretan oinarritutako abentura bat biziz.
Plana osatzeko, museoko Nave 9 kafetegian otordu ederra egin daiteke eta Itsasmuseumeko terrazan musika emanaldiak antolatzen dira.
Itsasmuseumi buruzko argibide guztiak www.itsasmuseum.eus webgunearen bidez jakin daitezke.