Oporrak Euskal Herrian

Ipar martxa Sakanan barrena

Sakana leku ezin hobea da ipar martxaz gozatzeko. Maila guztietara egokitutako ibilbideak daude bertan, eta naturaz inguratutako paisaia ederrek egonaldi ahaztezina ziurtatzen dute.

Ipar martxa egitea onuragarria da koordinazio eta oreka arazoak dituztenentzat. SAKANAKO MANKOMUNITATEA
2021eko ekainaren 15a
09:37
Entzun

Uda garai aparta izan ohi da gauza berriak probatzeko. Sakanan horretarako abagunea eskaintzen dute: ipar martxa nordikoa egiteko ibilbideak. Ipar martxa nordikoa orain dela urte gutxi Mendi Federazioak onartutako kirol modalitate bat da. Bastoiekin egiten da, eta bastoiaren altuera pertsona bakoitzari egokitzen zaio, gorputzaren berezko mugimendua errespetatuta. Horien bidez, bidean aurrera egitean datza, bai eremu lauetan, baita maila ezberdineko desnibeletan ere, adin eta egoera fisikoarengatik diskriminaziorik egin gabe.
Kirol honen oinarria gorputzaren jarrera zuzena mantentzea da, eta, beraz, onuragarria da oreka eta koordinazio arazoak dituztenentzat, baita gaitz anizkoitzak dituztenentzat ere. Horiez gain, mesedegarria da ere kirol asko egiten dutenentzat, desnibelarekin edota desnibelik gabe, karga fisikoa modu eraginkorrean banatzen baitu, eta muskuluen %95 aktibatzen.

Ibilbide zoragarriak

Kirol hau egiteko, bastoi pare bat, teknika zuzena, gozatzeko gogoa eta Sakana (Nafarroa) bezalako leku bat baino ez dira behar. Sakanan dauden ibilbideak zoragarriak dira, maila guztietarakoak, eta haritz, lizar, pago, astigar eta gaztainondoen artean egin daitezkeen bidezidor txundigarriak daude. Bestela, maila handiagoa dutenentzat, Aralar, Beriain, Intsuburu eta Urbasa-Andiako lautadetara ere igo daiteke Sakanatik, eta toki magikoetara ailegatu.
Ibarra osatzen duten 30 herriek bisitariak behar duen guztia daukate: egonaldi eder bat egiteko lasaitasuna, natura, gozamena eta deskonexioa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.