Duela hamar urte, gazte ameslarien talde bat ausartu zen garagardogintzaren munduko konbentzioei aurre egiten, misio ausart batekin: tradizioa eta modernitatea uztartzen dituzten garagardoak sortzea. Horrela sortu zen Boga Garagardoa, Euskal Herriko garagardoaren mundua irauli duen marka.
Pasioa, sormena eta tradizioarekiko errespetu sakona uztartuz, eta bere esentzia mantenduz, Boga Garagardoak lortu du Euskal Herrian gehien maite eta errespetatzen diren garagardoetako bat izatea, bere erreferentziazko garagardoengatik eta sorlekuan sustraitzeagatik.
Balioak
Boga Garagardoan, balio hauek dira egiten duten guztiaren bihotza:
•Euskal garagardoa: Tokiko gastronomia eta ekonomia babesteaz harro daude. Ekoizleekin eta gertuko hornitzaileekin elkarlanean aritzen dira zero kilometroko garagardoak eskaintzeko. Arabako malta eta Gipuzkoako eta Erriberriko lupulua erabiltzen dituzte, eta, hala, tokiko kalitatearekin duten konpromisoa berretsi.
•Produktu naturala: Bikaintasunaren aldeko apustuan, gehigarri eta kontserbagarri artifizialik ez dute erabiltzen. Garagardo bakoitza kalitate goreneko lehengaiekin egiten da, produktua garbia eta benetakoa dela ziurtatuta.
•Kultura berria: Garagardo kultura berri bat aurrera eramaten dihardute, zapore berritzailez eta esperientzia paregabez betea, Euskal Herritik artisau garagardoaren iraultza bultzatzeko asmoz. Euskara da Boga Garagardoaren hizkuntza nagusia eta, urte osoan, balio berberak dituzten erakunde eta elkarteekin elkarlanean aritzen dira: euskal kultura eta tradizioa babestea. Horrela, aurtengo Korrikaren garagardo ofiziala izan da Boga.
Boga Garagardoan, diziplina anitzeko talde gazte eta garagardozale bat aritzen da. Haien energiak eta gogoak bultzatuta, Boga Euskal Herriko tokiko garagardogileen erreferentzia bihurtu da. Lantaldeak finantzetan, garagardogintzan, ekoizpenean, garagardo joeretan, merkaturatzean eta marketinean adituak diren pertsonak biltzen ditu. Haiekin batera, ekoizpen eta logistika talde sendo bat aritzen da.
Alba Donadeu da Boga Garagardoa enpresako zuzendaria, eta aipagarria da Boga emakume batek gidatutako Espainiako estatu mailako garagardo proiektu bakanetakoa dela, nahiko konplexua da oso maskulinizatuta dagoen sektore batean.
Boga Garagardoaren fabrika Mungian dago, Bizkaian, eta urtean 150.000 litro garagardo ekoizten ditu. Bizkaiko mikrogaragardogilerik handiena da, eta hazten ari da.
Bogak berrikuntza du berezko izaeraren parte. Duela gutxi, marka irudia berritu dute, haien nortasuna eta balioak hobeto islatzeko. Eguneratze bisual horrek ezin hobeto adierazten du haien bilakaera, eta kalitatearekin eta benetakotasunarekin duten konpromisoa azpimarratzen du. Irudi berria perfekzioaren eta Bogaren garagardo ondarearen etengabeko bilaketaren ikur bat da. Halaber, horrekin batera, berriz diseinatu dituzte Lorea eta Libre garagardoen errezeta batzuk, gaur egungo garagardogintzaren egoerara egokitzeko. Etiketa berri bakoitzean QR bat agertzen da, bideo batean erakusteko dastatze bat eta produktuaren ezaugarri nagusiak.
Katalogoa
Bogaren garagardo katalogoa kalitatearen eta berrikuntzaren alde egiten duten apustuaren lekukoa da:
•Argia: Hartzidura baxuko Lager bat, zero kilometrokoa (malta arabarra eta euskal lupulua) eta glutenik gabea, esperientzia freskagarria eta arina eskaintzen duena. Nortasun handikoa. Ezin hobea da garagardo hori orekatua eta herrikoia atsegin dutenentzat.
•Tosta: Maltazko garagardo bat, tonu gorrixkakoa, orekatua eta izaera sendokoa, maltaren zaporea nabarmentzen duena. Azken bost urteotan urrezko domina irabazi du Barcelona Beer Challenge nazioarteko garagardo lehiaketan.
•Lorea: Hazy IPA modernizatua, lupuluaren usain, zapore eta garraztasunagatik nabarmentzen dena. Bere itxura uher eta trinkoak garagardo esperientzia sutsu eta freskagarria eskaintzen du.
•Martzela: Weissbier bat, Uribeko gariarekin egina, gozoa eta banana koloreko nota usaintsuekin. Leuna eta fruta gustukoa.
•Beltza: Irlandar estiloko garagardo beltza, ukitu gozoak eta kafe, kakao eta banilla zaporeak uztartzen dituena, konplexutasun aberats eta sakona maite dutenentzat aproposa.
•Libre: Uda honetan Libre garagardoaren sustapena egin dute, alkoholik gabeko garagardo txigortu bat, zapore handikoa, merkatuaren joerekin bat datorrena.
Urtero sasoiko hiru garagardo mota ere egiten dituzte. Sorta esklusiboak dira, ausartagoak:
•Basque Pumpkin Ale: Gertuko baratzeetako kalabazarekin egina da, eta ukitu berezia du, udazkenekoa.
•Basque Radler: Markinako limoiekin egina da, egun beroetarako garagardo freskagarria.
•Izarra: Hamargarren urteurrenerako, Izarra izeneko IPA Bikoitza hartzitzen ari dira, %7,2ko alkohola eta lupulu usain eta zapore handia dituena, ahoan bizitasun paregabea eskaintzen duena.
Boga Garagardoak garagardoaren elaborazio hutsetik harago doazen zerbitzuak eskaintzen ditu. Besteak beste, dastatzeak eta garagardoaren pertsonalizazioa.
Boga Jaia
Hamargarren urteurrena ospatzeko, ekitaldi berezi bat antolatu dute urriaren 26rako, Mungiako lantegian. «Hamar urteko ibilbidea gurekin partekatu nahi duten guztiak gonbidatzen ditugu jardunaldi ludiko batez gozatzera garagardoarekin, lagunekin eta zuzeneko musikarekin espazio paregabe batean. Erreserbatu zure tokia!». Boga Garagardoaren arduradunen hitzetan.