Eusko Label

Eusko Label Burger, Donostian

Lau Eusko Label Burger desberdin dasta daitezke The Champions Burger ekitaldian, Donostian; euskal produktuekin egindako hanburgesa bikainak.

14058349 Eusko Label Burger
Donostiako Reale Arenan antolatu den The Champions Burger ekitaldian dasta daitezkeen Eusko Label Burger hanburgesak. EUSKO LABEL
2024ko uztailaren 13a
05:10
Entzun

Uztailaren 11tik 21era Donostiako Reale Arenan antolatu den The Champions Burger ekitaldian (https://thechampionsburger.es), Espainiako Estatu guztiko hainbat hanburgesa mota dastatzeko aukera izango da, besteak beste, Eusko Label Burger ederrak. Izan ere, Eusko Label sor-markak jarri duenjanari furgonetan lau Eusko Label Burger desberdinez goza daitezke. Eusko Label sor-markako produktuekin egindako hanburgesa bikainak dira.

Sergio Cuartero (@gastrosyk) sukaldariaren errezetekin eta Txomin Parrilla taldearen lanari esker prestatuak dira, bertako txerri, behiki, oilasko eta hegaluze ekoizleen produktu bikainekin. Halaber, aipagarria da errezeta bakoitza egitean beste hainbat Eusko Label produktu ere erabiltzen direla. Gatza, olioa, Euskaber arrautzak, Saroi gazta, gazta urdina, Euskal Ogia, letxuga, Basatxerri urdaiazpikoa eta hirugiharra, eta abar. Era honetan, lau burger oso bertako eskaintzen dira Reale Arenako The Champions Burger ekitaldian.

Eusko Label hanburgesak

Hauek dira The Champions Burger ekitaldian dasta daitezkeen lau hanburgesa Eusko Label:

Baserria Km0 hanburgesa. Eusko Label sor-markako behikiarekin egindakoa. 160 gramoko behiki-haragi mamitsua da, gainean gazta urdinezko krema, tipula frijitu karraskaria, ozpinetako luzoker gazi-gozoak eta errukula freskoa dituena. «Gure-gurea den gozamena, hanburgesa on baten plazera berriz sentiaraziko dizuna», Eusko Label sor-markako arduradunen hitzetan.

Basatxerri hanburgesa. 160 gramokoa, euskal baserriko txerriaren haragiarekin egindakoa, eta gazta, urdaiazpikoa, kimuak, errukula, pikillo-marmelada eta maionesa trufatua dituena. «Benetako ahogozagarria. Animatzen al zara probatzera?».

Kofradia hegaluze hanburgesa. The Champions Burgerrera datorren arrainez egindako lehen hanburgesa. 160 gramokoa, hegaluzezkoa, tipula karamelizatuarekin, piper-saltsa tartariarrarekin eta sasoiko kimuekin zerbitzatua. Hori guztia gurinezko brioche ogi baten gainean.

Luma Gorri baserriko oilasko hanburgesa. 130 gramoko baserriko oilasko hamburguesa Basatxerri hirugiharrarekin prestatua, eta onddoak, Euskaber arrautzen krema, Eusko Label letxuga fin-fin moztuta eta baratxuri erre aliolia dituena. «Paregabea! Hau probatu beharra dago!».

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.